Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Oinarrizko informatika eta biltegi kudeaketa ikastaroak hastear dira

Datozen asteotan, bi ikastaro hasiko dira langabetuei zuzenduriko bi ikastaro eskainiko ditugu Miguel Altunan.

Batetik, oinarrizko gaitasun digitalak lortzera bideratutako oinarrizko informatika, Europako funtsekin finantzatua, NextGeneration-EU funtsen bidez: Azaroaren 20tik 27ra, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 19:00etara.

Prestakuntza presentziala eta doakoa da; Ingurune digitalean beren trebetasunak hobetu nahi dituzten edozein herritarrei zuzendua dago (lehentasuna emango zaie emakumeei edo kolektibo zaurgarriei).

Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundaik eta D2030ek finantzatutako eta Debagoieneko Mankomunitate eta beste eragile batzuekin elkarlanean eskainiko den Biltegi Kudeaketa ikastaroa: Abenduaren 11tik maiatzaren 7ra, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00etara izango da. Formazio teoriko praktiko honek, 80 orduko praktikaldia izango du enpresan eta helburua partaideen laneratzea da.

Ikastaroan izena emateko 943 899 272 zenbakira deitu edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi daiteke.  Animatu eta eman izena.