Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ORKLI enpresaren eskutik, Ekoizpenaren Kudeaketa errealitatean

Urtarrilaren 20an, Miguel Altunako Fabrikazio MekanikokoProdukzioaren Programazioko ikasleek ORKLI enpresako Amaiur Sanchez-en hitzaldia izan zuten.

Hitzaldi honi esker, Orkli enpresa ezagutzeko aukera izan zuten eta baita, enpresak LEAN inguruan dauden zenbait LEAN erreminta eta teknika nola aplikatzen dituzten ezagutzeko, batez ere materialen kudeaketari dagokionez (prozesuen linealizazioa, e-KANBAN sistema, ERParen parametrizazioa, erosketak loteak, etab.).

Gai hauekin Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasle eta irakasleek, “Ekoizpenaren kudeaketa” moduluan lantzen diren hainbat kontzeptu errealitatean nola aplikatzen diren ikusteko aukera paregabea izan zuten.