Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako 1.go Kulturen Arteko Festa ospatu dugu

Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak kultur aniztasunari eskainitako festa polita ospatu zuen ostiralean, apirilaren 19an.

Herrialde bakoitzaren berezitasunak ezagutu eta balioesteko asmoz, ikastetxeko ikasleek ekitaldi hau antolatu zuten eta bertan, herrialde bakoitzeko janari tipikoen bidez, komunitatean dauden kultura ezberdinen aberastasuna nabarmendu zen. Festa arrakastatsua izan zen, Miguel Altunaren ikasle, langile eta kideak festa giroan eta kultura elkartrukean bilduz.