Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
LIPC eus

Proiektua

Gure inguruko enpresa-sarean, elikagaien, kimikaren, farmaziaren, ur-horniduraren, energiaren eta  abarren sektoreetako enpresa garrantzitsuak ditugu, eta guztiek Prozesu Jarraiak dituzten enpresak dira. Enpresa horiek ezagutza tekniko zabalak eta oso espezifikoak dituzten profesionalak eskatzen dituzte, era horretako prozesuen eragiketa, mantentze lan, programazio eta erregulazio lanak egiteko gai direnak.

Horietan lan egiten duten pertsonek hodi industrialen instalazioetan komunak diren elementuak ezagutu behar dituzte: eskuzko balbulak, balbula automatizatuak, emari-neurgailuak, presio-sentsoreak, ultrasoinu-sentsoreak, tenperatura-zundak, kontrolagailuak, ponpak, iragazkiak, tankeak, bero-trukagailuak, etab. Sistema horiek guztiek neurtzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko sistemak dituzte, eta, horien bidez, mekanika, pneumatika, elektrizitatea, komunikazio busak eta fluidoen mekanikan oinarri egokia izatea eskatzen dute.

Horrelako instalazioen mantentzeari dagokionez, joera  mantentze zuzentzaile tradizionala elde batera uztea da,  mantentze prediktiboa eta prebentiboa indartuz, aurrez programatutako geldialdiekin. Funtzio horiei laguntzeko aplikazio informatikoak ezarriko dira: muntaia-eskuliburuak multimedia formatuan egiteko, mantentze-planak formatu informatizatuan izateko, muntaia eta martxan jartzeko  prozesuak laguntza informatizatuz egiteko, prozesuaren gainbegiratzea, txostenak sortzea….Azken batean Industria 4.0rerekin erabat lotutako gaiak, lantegi industrialak digitalizatuz,  fabrika adimendunaren bila.

Irakaskuntzaren metodologian ere berrikuntzak egin nahi izan dira. Azken aldian hezkuntza sisteman ematen ari den ‘eginez ikasi’ joerari jarraituz. Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa oinarri bezala hartuz, moduloarteko erronkak diseinatuz eta ikasle bakoitzak bere ikaste prozesuaren  protagonista eginez.