Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Zatoz Miguel Altuna ezagutzera datorren urtarrilaren 25ean

Miguel Altuna Lanbide Heziketan, datorren urtarrilaren 25erako, batez ere guraso eta familiei zuzenduriko ATEAK ZABALIK jardunaldia antolatzen ari gara.

Administrazio, Elektrizitate,Informatika, Fabrikazio Mekaniko eta Mantenimenduko Heziketa Zikloak eskaintzen ditugu eta baita espezializazio berritzaileak ere, Forjaketa Prozesuen Diseinu eta Ekoizpena, Fabrikazio Adimenduna eta Adimen Artifiziala eta Big Datan. Horretaz gain, estatu mailako Bikaintasun Zentro izendatu berri gaituzte eta Europako Lanbide Heziketako Bikaintasun sareko partaide ere bagara, fabrikazio aurreratuan egiten dugun lanagatik, eta Europan punta puntan dauden ikastetxeekin hainbat proiektutan hartzen dugu parte, besteak beste.

Ikastetxea eta instalazioak, ikasteko eskaintzen ditugun aukerak eta erabiltzen dugun metodologia, heziketa ziklo nahiz espezializazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko diegu herritarrei, URTARRILAREN 25ean, 18:00etan.

Informazio gehiago eta hitzordua hartzeko, www.maltuna.eus web orrian edo 943 899 270.