Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak aldatuta datoz 2022an

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza -ZTB jardunaldiak aldatuta datoz 2022an. Urrats berri bat emango da, eta udazkenean egin ohi diren jardunaldien barruan egiten den lana eta ekarpena urte osora zabalduko da. Jardunaldiak zientziaren astearen testuinguruan egingo dira, baina aste betera mugatuta. Eta horrela indartu egingo dira zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren dibulgazio lanak.

Agerraldia egin zuten maiatzaren 11n  Bergarako alkateorde eta Sustapen Ekonomikoa, Berrikuntza, Ekintzailetasuna eta Turismo zinegotzi  den Ainhoa Letek, Laboratorium Museoko arduradun Rosa Errazkinek, Miguel Altuna LHIIko LHLko teknikari Oihana Garmendiak eta Bergarako Udaleko Sustapen Ekonomikoko teknikari Marije Unamunok lagunduta.

Gogorarazi zuten Bergarak historian zehar zientziarekin eta haren dibulgazioarekin lotura handia izan duela. Ez da inoiz haria eten, bidean aldaketak egin badira ere. 2015an, Laboratorium Museoa sortzearekin batera, hasi zen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak antolatzen, IKT asteari erreleboa hartuz.

Informazio gehiago klikatu HEMEN.