Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Zuzendaritza Laguntzaileko ikasleak Orona-Ideon eta Ekogunean izan dira

Pasa den urtarrilaren 26an, Nazioarteko Ingurumen Hezkuntzaren egunean, Miguel Altunako Zuzendaritza Laguntzaileko ikasleek bisita bikoitza egiteko aukera izan zuten.

Eguna hasteko Orona-Ideo bisitatu zuten. Punta-puntako kooperatiba honetan irudi korporatiboa nola sortzen den ikasi zuten. Horrekin batera, marka pertsonala eta plangintza estrategikoa ere ezagutzeko aukera eduki zuten.

Horretaz gain, ekonomia zirkularrean erreferentea den eraikin efizientearen berezitasunak ezagutu zuten, eko-diseinua eta ekosistema jasangarriari buruz ere ikasi zuten. Ingurumen auditoriak eta ziurtagirietatik hasi, eta Diametro 200 proiektuaren nondik norakoak ezagutzen bukatu zuten bisita, hau da, bidezko eta hurbileko elikaduraren alde egitean, osasuntsu jateaz gain, inguruaren kudeaketa ekologikoan nola eragiten den.

Ondoren, Ekogunean jarraitu zuen bisitak. Ekogunea jasangarritasunaren erreferentzia bat da, eta beraien proiektuak ezagutzeaz gain, gazteentzat eta eko-ekintzaileentzat programak ezagutu zituzten. Bisitarekin bukatzeko Baratza parkean ekonomia zirkularra nola txertatzen den ezagutu zuten, euri-uren erabilera eta ur zikinen birziklaia, eraikin efizienteak eta herri baratzak, besteak beste.