Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

2018ko Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egitekoak dira. 2018ko maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1ean izango da, Donostian, Kursaal Kongresu Jauregian.

4. Industria Iraultzari buruzko hainbat kontu landuko dituzte jardunaldi hauetan. Gainera, panel bat ere izango da, Lanbide Heziketaren arloan lan egiten duten nazioarteko 6 sare partaide izango direlarik: WFCP (Wordl Federation of Colleges and Polytechnics), TA3 (Transatlantic Technology and Training Alliance, EFVET (European Forum for Technical and Vocational Education and Training), CHAIN5 (Association to support the level five of VET in Europe), EURASHE (European Association of Higher Education) eta UNEVOC (Technical and Vocational Education and Training Unesco Network).

Informazio gehiagorako, klikatu HEMEN.