Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Amaitu da Miguel Altuna LHIIk antolatu duen ICFG2019 forjaketari buruzko mundu mailako konferentzia.

Irailaren 15etik 18ra bitartean, 14 herrialde ezberdinetako 110 aditu baino gehiagok parte hartu duten International Cold Forging Group, mundu mailako hotzeko forjaketari buruzko konferentzia izan dugu.

Egunotan hotzeko forjaketa edo estanpazioaren inguruko ezagutzen eta azken berrikuntzen difusioa egiteaz gain, nazioarteko lankidetza indartzeko gunea izan dugu.  Azken egunean, Debagoiena eta inguruetako 12 enpresa eta berrikuntza zentro bisitatu zituzten, baita Miguel Altuna LHIIko instalazio berriak ere.

2020ko irailean Gifun (Japon) bilduko gara berriz.