Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ASPROMEC 2020 sarietan izendatuak

Miguel Altuna Lanbide Heziketa ASPROMECek (Asociación de Profesionales para la Competitividad del mecanizado) antolatzen dituen ASPROMEC 2020 sarietarako izendatua izan zen,  ekipamendu onenaren sarian, hain zuzen. Bertan aurten teknologikoki hobetuen hornitu den zentro teknologikoa saritzen zuten. Irabazlea IK4 Tekniker, ikerketa zentroa izan da.

Ohore bat izan da Lanbide Heziketa eskola publiko bat bezala, sari honetarako izendatua izatea, izan ere, gure helburuetako bat ikastetxea erreferentzia bihurtzea baita; bai proiektuengatik, baita gune teknologiko atsegin eta ingurumenarekiko errespetuduna izateagatik ere.

Izendapen honek,  lanean hari  garen hezkuntza metodologian; zein Ikerketa eta Berrikuntza aplikatua Euskadiko lanbide-heziketaren ardatz antolatzaile bihurtu nahi den, ikaskuntza-ingurune eta prozesu berrietan ardatz izanez, eta gure apustu izan den 4.0 teknologiarekin hornitu berri dugun ikastetxe berrian,  gaurko beharrak asetzen dituen Lanbide Heziketa publikoko zentro aitzindaria izatea lortu duela esaten du.

Egindako lan gogorrak onarpena izan du, eta ildo beretik lanean jarraituko dugu.