Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

BASQUE GAME LAB Miguel Altunan

Bergarako Udalarekin batera, aurten ere ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA JARDUNALDIAK antolatu ditugu urriaren 15etik azaroaren 11ra bitartean.

Egitarauan ekitaldi desberdin asko daude aukeran eta horietako bat, Miguel Altunako aretoan izan zen pasa den ostiralean: “BASQUE GAME LAB: Errealitate birtuala, errealitate areagotua eta gamifikazioa Industriako alor desberdinetan aplikatzeko aukerekin” izenburupean antolatu genuen tailerra hain zuzen ere.

BASQUE GAME LAB elkartea osatzen duten 3 enpresa izan ziren tailer honetan, teknologia hauek izan duten eboluzioa eta ematen dituzten aukerei (formazioan, segurtasunean, etab.) buruz hitz egin zutelarik.

Erakusketa pasa den ostiralean izan zen eta gure ikasleek ere bertan egoteko aukera izan zuten.