Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Bigarren mailako ikasleak enpresetan lan praktikak burutzen

Aste honetan zehar hasi dira bigarren mailako Erdi nahiz Goi Mailako heziketa zikloetako ikasleak beraien lan praktikak burutzen.

Batzuk Erasmus+ programaren bidez, Europako herrialde desberdinetan eta heziketa zikloa DUAL modalitatean egiten duten ikasleez gain, beste 110 ikasle inguru ohiko lan-praktikak egiten hasi dira Bergarako eta inguruetako enpresetan.

Hemendik eta ikasturte amaierara bitartean, ikasgelan eta tailerretan ikasitakoa, enpresako lanpostu batean praktikan jartzeko aukera dute. Behin heziketa zikloa amaituta, ikasle askok enpresa berean lanean jarraitzeko aukera izango dute.