Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ENPRESARE Elkartearen jardunaldi berezia izan dugu

Pasa den otsailaren 8an, Enpresare Elkartearen jardunaldi berezi bat izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan eta bertan parte hartu zuten, Enpresareko Xabier Berasategi eta Alain Vivas-ek, Miguel Altuna Lanbide Heziketako enpresa harremanen arduradun den Gorka Lazkanok, Bergarako Alkate den Gorka Artolak, Debagoieneko Mankomunitatetik Dorleta Elkorobarrutiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia den Eider Mendozak.

Enpresare Elkartea 2012an sortu zen, ordutik gauza asko egin dituzte eta gehiago egiten jarraitzeko bidean, industria eta eskualdearen etorkizunaz eta erronka berriei buruz hitz egin zuten, besteak beste.

Ondoren Bature Mobile enpresako Gotzon Arzelusek modan dagoen IA-ri buruzko tailer bat antolatu zuen,  ikuspegi desberdin batetik.