Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

GARBI SLS, 10.aldiz enpresa simulatuen azokan

 

Abenduaren 10ean Enpresa Simulatuen azokaren 10.edizioa izan da Barakaldoko BECen. Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako “Administrazioa eta Finantzak” goi mailako 2.kurtsoko ikasleak han egon dira. Bertan Euskal Herriko 26 ikastetxeen 34 enpresa azaldu dira, baita 5 ikastetxe-enpresa bisitari gisa ere, azken hauetako batzuk Euskal Herritik kanpokoak (Katalunia eta Valentzia).

Miguel Altuna Lanbide Heziketak, “GARBI SLS” enpresa eraman du, arropen garbiketa industriala jarduera duelarik. Azoka honetan ikasleek benetako enpresa bat bezala jardun dute. Hau dela eta, azokaren antolaketaz arduratu dira (standa muntatu, bezeroen bisiten hitzorduak …). Gainontzekoekin harreman komertzialak sendotzea eta enpresen arteko aliantzak sortzea izan da helburu.

Azoka honek, joan aurretik lan handia suposatu badu ere, ikasleak asebete ditu. Izan ere, ilusio handiz beraiek prestatu dute guztia, azokako protagonista nagusiak izanik.