Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Abian da Behar Ekin egitasmoa

LHL – Lanbide Heziketaren Lagunak elkarteak, IMME elkartearekin eta Miguel Altuna Lanbide Heziketarrekin lankidetzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politiketako Departamentuaren diru-laguntzaren bidez, BEHAR-EKIN proiektua jarri du abian.

Behar Ekin egitasmoa, Gipuzkoako herritarrei gizarteratzeko eta laneratzeko gaitasunak eta baliabideak emateko proiektua da eta  gizarte-ongizatea sustatzea du helburu.

Egitasmo honetan, zeharkako gaitasun desberdinak lantzeaz gain, biltegi kudeaketari loturiko formazio teoriko-praktikoa eskainiko da.

 Biltegi kudeaketari buruzko formazioaren edukiak:

Ikastaroak biltegi bat kudeatzeko behar diren gaitasunak eskainiko ditu. Establezimendu edo enpresa bateko biltegiak behar bezala kudeatzeko teknika teorikoak ikasiko dira. Inbentarioak egitea, biltegi baten “layout” fisikoa, hornikuntza planifikatzeko urratsak eta eragiketa logistiko guztietan kontuan hartu beharreko segurtasun-alderdiak aztertuko dira.

Gainera, ikasleak orga jasotzailearen eta pilatzailearen (UNE 58451:2016 araua) eta zubi-garabiaren erabilera seguruaren ziurtagiriak lortu ahal izango ditu. Formazio guztia gainditu ondoren, praktika errealak egingo dira inguruko enpresetan.

  • Nori zuzendua: Beren etorkizuna logistikaren eta biltegiratzearen esparruan garatu nahi duten pertsonak.
  • Aurreikusitako egutegia: 2021eko azaroaren 2tik 2022ko urtarrilaren 21era. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Iraupena: 50 ordu formazio teoriko praktikoa eta 60 ordu praktikak enpresan.
  • Informazio gehiago eta izenematea: I.M.M.E Elkartea (Tel.: 654 884 616)

IZEN EMATE EPEA: Urriaren 10a arte.

Antolatzailea:

LHL Lanbide Heziketaren Lagunak

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, IMME eta Miguel Altuna Lanbide Heziketa.

27/09/2021