Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

ICFG 2022ko kongresuan parte hartzen izan dira Miguel Altunako bi irakasle

Miguel Altuna LHko bi irakasle, Unai Ziarsolo eta Mikel Atxega hain zuzen, Milanen izan dira iraila erdialdean ospatu den ICFG-2022ko (International Cold Forging Group) kongresuan parte hartzen.  Aurtengoa, pandemia ondoren presentzialki ospatu den lehen edizioa izan da, normaltasun osoz ospatzetik gertu egon delarik. Normaltasun eza japoniar eta txinatarren eskutik etorri da, murrizketen erruz bertaratu ezinik geratu dira hainbat kide.

Kongresu – Plenary Meetingean ohiko aurkezpen teknikoak jorratu dira, taldekako lanketez gain. Programatu ohi diren enpresetako bisitak ere gauzatu dira, aurtengoan Lombardian kokaturik dauden Agrati eta Sacma enpresen planta nagusiak bisitatu ahal izan dituztelarik kongresuko partaideek.