Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Lan praktikak atzerrian egiteko aukera

Miguel Altuna Lanbide Heziketak ERASMUS+ programaren bidez, Europako Erkidegoko herrialde batean praktikak egitea ahalbidetzen duten hitzarmenak ditu eta dagoeneko ireki da IZENA EMATEKO EPEA: Urriaren 8a izango da azken eguna.

Programa honek, Erdi nahiz Goi Mailako heziketa zikloetako bigarren mailako ikasleei, gehienez 12 asteko praktikaldia egiteko aukera ematen die enpresa, formazio zentro edo bestelako erakunde batean. Praktika hauek gaitasun jakin batzuk jasotzeko eta herrialde horretako ingurune ekonomiko eta soziala ezagutzeko aukera ematen dute, lan esperientzia hartu eta atzerriko hizkuntza bat ikasten den bitartean, besteak beste.

IKASLEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK 

  • Beka eskatzeko unean aurreko ikasturteko gainditu gabeko modulurik ez izatea
  • Aurreko ikasturteko notak, baita jarrerari dagokiona ere 
  • Hizkuntza-maila (ingelesa, alemana, frantsesa…) 
  • CVaren kalitatea, aurkezpen-gutuna etab.

Interesatuek, erasmus@imaltuna.com helbidera idatzi edo tutoreei adierazi beharko diete parte hartu nahi dutela. Horretaz gain, informazio guztia azaltzeko datorren urriaren 8an, ostirala, Miguel Alltunako Ozaeta gelan bilera informatiboa izango da.