Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

LCAMP nazioarteko proiektuko lan-taldea Miguel Altuna Lanbide Heziketan bildu da gaurkoan.

Herrialde desberdinetako 20 bazkide baino gehiagoko lan-talde honek, atzo Tknikan irekiera eman zien proiektuari eta gaurkoan, Miguel Altuna Lanbide Heziketan ditugu.

Zer da LCAMP?
LCAMPek eskualdeko Fabrikazio Aurreratuko CoVEak lagundu eta ahaldunduko ditu, egokitze gaitasuna handitzeko, berritzaileagoak izan daitezen eta zentruak hobeto hornituta egon daitezen. Hornidura honen bidez, ikasle gazteak eta helduak gaitzeko, hobetzeko eta berriro gaitzeko trantsizio digitalari eta ekologikoari arrakastaz aurre egiteko gaitasun handiagoa izango da eta honenbestez, LCAMPek hazten eta lehiakorragoak izaten laguntzen die eskualdeei, VET sistemen bidez.