Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

LH DUAL berriari buruzko informazio-saioa Miguel Altuna Lanbide Heziketan

Miguel Altuna Lanbide Heziketako goi mailako zikloetako 1.go mailako ikasleek LH DUAL berriari buruzko informazio-saioa izan zuten atzo.

Gorka Lazkano izan zen saioaren arduraduna. Zentroko enpresekiko harremanen arduraduna da, eta LH DUALAREN ezaugarriak eta abantailak azaldu zituen. Modalitate horretan, ikastetxeko prestakuntza teorikoa eta enpresa bateko prestakuntza praktikoa nola konbinatzen diren azaldu zuen eta baita aurreikusitako egutegia ere.

LH DUALek eskaintzen dituen abantailen artean, nabarmentzekoak dira prestakuntza hasten denetik lan-munduan esperientzia hartzeko aukera, titulu ofizial bat lortzea eta ikasleak laneratzea.

Ikasleek, bestalde, interes handia agertu zuten LH DUALean, eta hainbat galdera egin zituzten prestakuntza mota horretan parte hartzeko hautapen baldintza eta irizpideei buruz.