Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Martxan da Emakumea, Zientzia eta Teknologiaren kongresua

Ezagutza eta kontzientzia geureganatzea oinarrizko zutabeak dira, eraiki nahi dugun gizarte berri honetarako, genero ikuspegitik egokiagoak eta justuagoak diren eredu berri batean oinarrituta. Catalunyako Unibertsitate Publikotik jaso dugun gonbitari esker, Miguel Altuna LHII  zentruak Emakumea, Teknologia eta Zientzia kongresuan bertan parte hartzeko aukera izan du (WSCITECH19), Vapor Universitari de Terrassan.

Kongresu honen helburua, arlo zientifiko eta teknologikoan, osasun nahiz komunikazio eremuetan emakumearen egoera zer nolakoa den gizarteari helaraztea da, eta era berean, etorkizuneko belaunaldiei ere bai.

Gaur eta bihar burutzen ari den topagune honetan, berdintasunean aurrera egiteko bidean partaide diren arduradun instituzionalek parte hartuko dute. Ildo honi loturik, Miguel Altuna partaide den “Engendering STEM” proiektu europarrean egiten ari garen lanketa eta helburuak aurkeztu ditugu: Autoebaluazio erreminta, praktika egokien gida eta on-line formakuntza, besteak beste.