Martxan da jada DigitalVet KA2 proiektuaren baitan sortutako simulagailua. Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arloari zuzendutakoa izan arren, beste arloek ere erabiltzeko modukoa da, dena pausuz-pausu azalduta baitago.
Simulagailu hau garatzeko, ondorengo erakunde hauekin aritu gara talde-lanean:
InterCollege, Gölcuk Vocational and Tech High School, GRETB, OEMUC, Robkod, The 2nd Vocational Laboratory of Heraklion eta Miguel Altuna Lanbide Heziketa.