Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Mekatronika eta robotikako eleaniztasuneko ikasleak, Minessotako South Central Collegeko ikasleekin elkartrukean izan dira

Otsailaren 25etik martxoaren 4 arte,  Minnesotan izan dira Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Usurbilgo Lanbide Eskola eta EASO Politeknikoko mekatronika industriala eta automatizazio eta robotika industriala ziklo eleanitzeko ikasleak, Minessotako South Central Collegeko ikasleekin elkar trukaketa eginez.

Astebetez, SC Collegean formakuntza jasotzeaz gain, sektoreko enpresa hauek bisitatu dituzte:

Wis-pak (edari freskagarrian botilaratze instalazioa)Doston Iron Castings (altzairu fundizioa),  3M (EPI-ak eta urarentzako iragazkiak), Cambria (sukalde eta bainugelako gainaldeak)SageGlass ( beira elektrokromikoak).

Azkenik, aisialdian zonaldeko ohitura eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan dute: Izotz arrantza, bolo-jokoetan aritzekoa,harkaitz-eskalada, etab.

Esperientzia bikaina bezain aberasgarria izan da.