Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altuna LHIIko ikasleek Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Lantokiko Prestakuntzaren diplomak jaso dituzte

Gaur, azaroak 29, Miguel Altuna Lanbide Heziketaren izenean, ikastetxeko 4 ikasle (Odei Alvarez, Leire Urquia, Denisse Guillen eta Mikel Diez) eta Gorka Lazkano lan-praktiken eta enpresa harremanen arduraduna, Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako diplomak jasotzen izan dira Bilboko Euskaldunan ospatu den ekitaldi publikoan. 

Confebaskek, 30. urtez jarraian, Adegi, Cebek eta Sea elkarteekin elkarlanean antolatzen duen Empresa & FP gala izan da Bilboko Euskalduna Jauregian. Estatu osoan horrelako ekitaldi bakarra da. 400 pertsona inguru bildu dira, ikasle, irakasle eta enpresen artean. Diplomez gain, Confebaskek sariak eman dizkie irakasleei eta enpresei LHn egindako lanagatik, tartean Bergarako Lacor- Ibili menaje enpresa saritu dutelarik. 

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak asteazken honetan iragarri duenez, 2004-2025 ikasturteko Lanbide Heziketako ikasle guztiek modalitate dualean egingo dute.