Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako ikasleek Ikasenpresa kongresuan negozio ideiak aurkeztu dituzte

Atzo, otsailak 1, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazioa eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Prgoramazioa eta Mekanizazioa zikloetako 22 ikaslek, Tknikak antolatutako Eibarko Ikasenpresa kongresuan parte hartu zuten.

Beraien negozio ideiak aurkeztu zituzten eta giro politean, tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Zer da Ikasenpresa?

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.