Oier Sotok eta Mikel Sanchezek, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazio eta Robotika zikloko ikasleek, SPAINSKILLS 2024 lehiaketako Mekatronika modalitatean zilarrezko domina irabazi dute.
Apirilaren 9tik 13ra bitartean Madrileko IFEMA azoka-esparruan egin zen estatu mailako Lanbide Heziketako olinpiada hauetan Euskal Selekzioko Mekatronika alorra ordezkatu dute gure ikasleek.
Olinpiada hauek, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak, Lanbide Heziketako Idazkaritza Nagusiaren bitartez antolatzen dira eta apirilaren 9tik 13ra bitartean Madrileko IFEMA azokalekuan ospatu dira, gure ikasleak Euskal Selekzioko mekatronika modalitateko ordezkariak izan dira.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, Aritz Odriozola eta Ion Mikel Urizar irakasleei, prestakuntza prozesuan eta lehiaketako egun hauetan egindako lanagatik, eta baita Iosune Irazabali ere, Euskadiko selekzioari lotutako antolakuntza lanarengatik.
Zorionak!