Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Otsailaren 21ean, ZATOZ MIGUEL ALTUNA LHII EZAGUTZERA

Datorren otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:30ean, Miguel Altuna LHII ezagutzeko aukera izango da.

Bergarako Miguel Altuna, proiektu ezberdinetan murgilduta dago. Egindako lanari esker, estatu mailako Bikaintasun Zentru izendatu zen iaz. Aitortza horrek etengabe berritzen jarraitzea ahalbidetzen du. Horren adibide aurten ere milioi bat euroko inbertsioa egin duela, bai espazio eta bai ekipamendu berritzaileenak eskuratzeko, eta bertako langileak eta ikasleak egunerokotasunean ahalik eta ondoen prestatzeko asmotan. 

Horretaz gain, Europako Lanbide Heziketako Bikaintasun sareko partaide ere bada Fabrikazio Aurreratuan egiten duen lanagatik, eta Europan punta-puntan dauden ikastetxeekin hainbat proiektutan hartzen du parte.

Jardunaldia hasteko, ikastetxean zehar bisita orokorra egingo da azken nobedadeak ikusteko. Eta ondoren, norbaitek nahi izanez gero, heziketa zikloei edo espezializazioei buruzko informazio zehatzagoa jaso ahal izango du.

Informazio gehiago eta hitzordua hartzeko, www.maltuna.eus web orrian edo 943 899 270.