Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Plaza libreak urtarrilean hasiko diren Lanbideko ikastaroetan

Gabon oporren ondoren, urte berriarekin batera langile nahiz langabetuei zuzenduriko 4 ikastaro hasiko dira urtarrilean eta guztiak, Lanbideren bidez diruz-lagunduak daude.

Azken plaza libreak ditugu eta oraindik aukera dago izena emateko. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 899 272 zenbakira deitu, ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzi edo www.maltuna.eus orria kontsultatu daiteke.