Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
smart eus

Emaitzak

Proiektu honen bidez, proiektuan parte hartzen duten bi institutuei balio erantsia ematen dioten zenbait hobekuntza lortu dira:

MIGUEL ALTUNAri dagokionez, bai irakasleak eta bai Erdi Mailako Instalazio Elektrikoeta automatikoetako ikasleak ere, neurgailuak ezagutu eta instalatzeko, eta eratorritako datuak aztertzeko aukera izan dute. Eta era berean, Adimen Artifizialeko eta Big Datako Espezializazio kurtsoko ikasleek lortutako datuak aztertzeko aukera izan dute baita ere.

Neurgailuen sistema ziberfisikoa instalatu da, eta ikasleek sistemaren arkitektura eta neurgailuen instalazioa bezalako kontzeptuak landu dituzte. Maleta didaktiko bat garatu da Instalazio Elektriko eta Automatiko zikloan, hurrengo urteetan ikasleek konfigurazio eta instalazio praktikak egiteko.

Aplikazio informatiko bat garatu da Miguel Altunaren eraikinetako eta bere tailer mekanikoko instalazioetako kontsumoak ikuskatzeko, datuak monitorizatu eta aztertzeko.