Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

“SOMOS LAS FP Futuras Profesionales / Etorkizuneko Profesionalak gaitun” proiektuaren emaitzen aurkezpena

Martxoaren 29an Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan izandako jardunaldian aurkeztu da SOMOS LAS FP Futuras Profesionales / Etorkizuneko Profesionalak gaitun proiektua eta horren emaitzak

Ekitaldian, batetik, proiektuaren kideak aurkeztu dute proiektua, emaitzak eta horien azterketa; bestetik, www.somoslasfp.eus webgunea ere ezagutarazi da; eta azkenik, emakume ikaslez osatutako mahai ingurua izan da. Nola ez musikak ere bere tartetxoa izan du. Ekitaldiaren amaieran egindako lanaren eskuliburuak banatu dira.

Zergatik aukeratzen dute hain emakume gutxik STEAM adarreko heziketa ziklo bat? Zer egin dezakegu hori aldatzeko? Galdera horren erantzuna jakitea nahi izan du proiektu honek, susmoak eta aurreritziak benetako datuekin kontrastatuz. Eta zer hobe emakume ikasleei galdetzea baino. Esan beharra dago Gipuzkoako eta Nafarroako Lanbide Heziketako 40 ikastetxe publikoetako 3.300 emakume ikasleek erantzun dutela inkesta. 

Proiektu hau aurrera eraman dute Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Elgoibarko Meka Lanbide Heziketa, Iruñeko Virgen del Camino Lanbide Heziketa, Ikaslan elkartea eta Ncuentra genero-aholkularitzak.

Proiektu honekin pausu bat eman dugu aurrera. Orain erakundeek, enpresek eta azken finean, gizarteak apustu sendoa egin beharko du Lanbide Heziketan ere genero-berdintasuna eraginkorra lortzeko.