Ibargarai, 1 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 762 491 | 943 763 840

Erronketan Oinarrituriko Ikaskuntza Kolaboratiboa

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza da metodologia honen elementu nagusia.

Egoera problematiko bat proposatzen da, egoera hori erronka bihurtzen da, eta prozesu osoa elementu hauetan antolatzen da emaitza bat lortu arte: ziklo bakoitzeko gaitasun tekniko eta espezifikoetan, eta une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako gaitasunetan, hala nola autonomian, inplikazioan eta komunikazioan.

"Lan-prozesuak aukera ematen die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta irtenbide hoberenak aztertzeko"

Egoera problematikoak, kasu guztietan, taldeetan konfiguratutako gela bati planteatzen zaizkio. Hor, lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar den ezagutza sortu behar dute, soluzio hoberenak proposa ditzaten.


Ezaugarriak:

Zikloko irakasle talde autokudeatuak.
Eboluziorako ebaluazioa
Ikaskuntza espazioen egokitzea.

Informazio gehiago.
MIGUEL ALTUNA  © 2018
Aviso legal Política de cookies
 fp_euskadi