Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
enpresarengunea 1

Enpresaren gunea

"DUALean urtez urte parte hartzen ari diren ikasle eta enpresa kopurua nabarmenki handituz doa."

Atal honetan, LH DUALAri buruz enpresak behar izan dezakeen informazio eta dokumentazio guztia aurkituko duzu.

Informazio laburtua (enpresentzat).

ENPRESARENTZAT

• Langileak hautatzeko tresna aproposa da.
• Langile gaituak prestatzen dira, enpresaren kultura eta prozesuen beharretara egokituak.
• Belaunaldi arteko txanda errazten du enpresan.
• Enpresen beharretara egokitutako programa malgua.
• Ikaslea enpresaren balioekin eta lan egiteko moduarekin identifikatzea errazten du.
• Enpresaren erantzukizun soziala bultzatzen du: enpresa hezitzaile, dinamiko, moderno eta gizartearekiko konpromisoa duen enpresa gisa islatzeko aukera. Komunikabideetan presentzia eta ikusgarritasuna handitu daiteke.

ENPRESAKO INSTRUKTOREARENTZAT

• Langile izatetik langile eta hezitzaile izatera pasatzen da.
• Zeharkako gaitasunak jaso eta hobetzen dira: erantzukizuna, autonomia, talde-lana, antolaketa, gatazkak kudeatzeko gaitasunak eta komunikazioa, besteak beste.
• Belaunaldi berriei bere ezagutzak transmititzen dizkie. Gaitasun profesionalez gain, baita liburu edo eskuliburuetan aurkitu ezin diren gaitasunak ere.
• Ikaslearen ekarpenen bidez bere ezagutza sendotuko du; izan ere, litekeena da hark teknika berriak ezagutzea eta, beraz, instruktoreak dituen ezagutzen osagarri izatea.
• Enpresak instruktore izateko ardura ematen dionean, bere lana baloratzen du eta zera adierazi nahi dio: “Zugan konfiantza daukagu, zure lana baloratzen dugu eta etorkizuneko gure langileei hori transmititzea nahi dugu”.

Lantokietako prestakuntzaren helburuak garatzea sisteman onetsitako laneko programazioari loturik dago.

DUAL programa honen onuradun nagusiak Heziketa Zikloetako ikasleak dira, baina ikastetxeetako tutorearen eta enpresako instruktorearen artean adostuko dira ikasleak lantokiko egonaldian landuko dituen konpetentziak. Izan ere, tutoreak badaki ikasleak zer prestakuntza-maila duen, baita praktikan jartzeko duen beharra ere; enpresako tutoreak, aldiz, enpresaren beharrei erantzungo dien lan-eskaintza egingo du, eta lagundutako lanaldia izango da.

Bi alderdien interesei esker, aurrez onetsitako programa beteko da, ikaslearen prestakuntza ziurtatuko da eta hezitzaile gisa etengabeko jarraipena egingo zaio.

Enpresak instruktore izateko izendatu duen pertsonak ziurtatu behar du ikaslearen jarduerak gauzatzen direla; kargu horretarako nork bere burua aurkez dezake, edota enpresak izenda dezake. Bi kasuetan, ezinbestekoa izango da titulazio edota esperientzia profesional egokia izatea.

Enpresako instruktorea ezinbestekoa da programa hau garatu ahal izateko, haren ardura izango baita enpresan ikaslearen programa betetzen dela ziurtatzea eta jarraipen zehatza egitea.
Ikaslearen lanari jarraipena egitean (jarraipena egiteak ez du esan nahi instruktoreak une oro ikaslea gainbegiratu behar duenik), Miguel Altuna LHIIk ikaslearentzat izendatutako tutorearekin harremanetan egongo da eta era koordinatuan lan egingo dute ikaslearen aurrerapenak ebaluatzeko.

Enpresako instruktorearen EGITEKOAK:   Ikusi araua (BOE 12. art).

• Ikasleak enpresan garatu beharreko jarduerak planifikatzea. Jarduera horiek DUALeko plan-programazioanjasoko dira.
• Prestakuntza-jardueraren akordioari loturiko jarraipena egitea.
• Ikaslearen lan-jarduera eta prestakuntza-jarduerak koordinatzea eta gidatzea.
• Prestakuntza-zentroarekin koordinatzea.
• Ikaslea enpresan dagoen bitartean, beharrezko orientazioa eskaintzea.
• Ikaslearen aurrerapenak baloratzea lagungarri izango da azken ebaluazioa egiteko. Ikusi Ikaslearen jardueren jarraipenaren koadernoa.
• Ikasleak lantokian egiten dituen jarduerei buruzko txostena prestatzea.
• Ikaslea ebaluatzea, ikaslearekin berarekin eta ikastetxeko tutorearekin bilduz. Tarteko ebaluazioaAzken ebaluazioa.

grafiko dual eus

Hiruko bilerak (ikaslea + enpresako instruktorea + Miguel Altuna LHIIko tutorea).

Ekaina-hasieran, enpresan bilduko dira DUALeko partaideak, ikasleak garatu behar dituen gaitasunak identifikatzeko, gainditu edo lortu beharko diren eta ebaluatuko diren ikasketa-emaitzak identifikatzeko eta, azkenik, emaitza horiek lortzeko egin beharreko jarduerak lotzeko.

Ikaslearen jarraipen-fitxa. Instruktorea-tutorea.


Ikaslearen eta instruktorearen arteko bilerak
.
Programak irauten duen bitartean, enpresako tutorea eta ikaslea bildu egingo dira tarteka, ikasle/langilearen zereginak aztertzeko eta arazoren bat identifikatuz gero konponbideak bilatzeko.

Bilera horiek “hiruko bilerak” baino maizago egingo dira.

Ikaslearen eta Miguel Altuna LHIIko tutorearen arteko bilerak.
Bilera horiek lantokian edo Miguel Altuna LHII prestakuntza-zentroan bertan egingo dira. Bilera horietan, ikasleak eskuratutako trebetasun-maila eta nola hobetu daitekeen aztertuko da.

Ebaluaziorako, heziketa-zikloaren Oinarrizko Curriculum Diseinuan (OCD) zehaztutako eta onartutako trebetasunak eta iraupena hartuko dira kontuan.
Enpresako instruktorea eta Miguel Altuna LHII Heziketa Zentroko tutorea maiz egongo dira harremanetan, posta elektronikoz, telefonoz edota bilerak eginez, koordinazio egokia lortzeko.

 Ikaslearen jarraipen-fitxa. Tutorea-ikaslea.

Enpresako tutoreak, hau da, instruktoreak, Miguel Altuna LHIIrekin aurrez adostutako eran ikaslearen balorazioa edo ebaluazioa egiten du. Horretarako, Miguel Altuna LHIIk garbi azalduko dio nola egin behar duten ikaslearen jarraipena.

Instruktoreak zenbait formatutan (on-line edo off-line) eskura dauden galdetegiak betez edota hilero tutorearekin egiten dituen bileretan Miguel Altunako tutoreari adieraziz egin dezake balorazioa. Ondoren, Miguel Altunako tutorea arduratuko da informazio guztia jasotzeaz.

Tarteko ebaluazioa.

Azken ebaluazioa.

Modu batera edo bestera, instruktoreak beti izango du Miguel Altunako tutorearen laguntza jasotzeko aukera. Izan ere, instruktorearen ardura izango da ikaslearen ebaluazioa eta jarraipena egitea,  betiere heziketa-zikloaren kalifikazio-sistemari jarraituz eta ebaluazio eta balorazioak gardentasunez eginez.

Heziketa-zikloari loturiko ezagutza teknikoez gain, ikaslearen zeharkako gaitasunak ere baloratuko dira: autonomia, ekintzailetza, antolaketa, talde-lanerako gaitasunak, arazoei aurre egiteko gaitasuna, ardurak hartzea, etab. Hori guztia baloratzeko eta ikaslearen eboluzioaz jabetzeko, beharrezkoa da egonaldian zenbait jarraipen egitea.

Azkenik, aipaturiko gaitasun eta ezagutzak baloratzeaz gain, gomendagarria izan daiteke enpresak bertaratzeari, hutsegiteei edo puntualtasun-kontuei jarraipena egiteko kontrol-orri bat izatea ere, eta nola ez, enpresaren eta Miguel Altunaren arteko etengabeko komunikazio eraginkorra izatea arlo honetan ere.

DUALaren amaieran, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak diploma bana igortzen die DUALeko ikasleei.

Lanbide Heziketa DUALa jada beste herrialde batzuetan egiaztatutako modalitatea da, non irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak txandakatzen baitira ikastetxean eta enpresan. Hala, ikas-ekinezko erregimeneko ikaslea ikastetxean nahiz enpresan jasotako konpetentziengatik eta gaitasunengatik ebaluatzen da.

LH DUALaren bidez, Lanbide Heziketako ikasleak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko aukera dauka, etorkizuneko langileak izango direnei prestakuntza eskaintzeko orduan enpresak paper aktiboagoa izaten du, eta, horrenbestez, gazteen laneratzea errazten da. Azken finean, Lanbide Heziketa eta lan-mundua hobeto ezagutzeko modua da.

Informazio laburtua (enpresentzat).

Enpresentzako pizgarriak prestakuntza eta ikaskuntzako lan-kontratua egiteagatik.

A)    GIZARTE-SEGURANTZAREN KUOTAK MURRIZTEA. GIZARTE-SEGURANTZAKO  2019ko HOBARIAK.

Gizarte Segurantzako kuotaren hobaria enpresaren langile-kopuruaren araberakoa izango da.
250 langile baino gutxiagoko enpresetan, % 75eko hobaria izango da; eta 250 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, % 100ekoa.

Gizarte Segurantzako kuota murriztu ahal izateko BALDINTZAK:

  • Kontratatuko den langilea langabezia-egoeran eta Lanbiden lan-bilatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, bai langileen alta-datei dagozkien kontuetan, baita dagozkien hobarien kontuetan ere.
  • LISOS arauaren 46.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, enplegu-programetan arau-hauste oso larrietako komisioak ondorioztatutako onuretatik kanpo utzi ez izana. (LISOS: “Ley sobre Infracciones y Sanciones en el orden social”).

SALBUESPENAK:
(Abenduaren 29ko 43/2006 Legea, 6.art. 2006ko Abenduaren 30eko BOEn argitaratua)

• Lan-izaera bereziko harremanak.
• Enpresariaren, enpresaren ardura duen pertsonaren, Zuzendaritzako kide edo administrazio-organoaren kide denaren ezkontide, guraso, seme-alaba eta beste odoleko senitartekoengan (bigarren graduraino onartzen da) eragingo duten kontratazioak.

• Azken 24 hilabeteetan zehar enpresa berari edo talde korporatibo berari zerbitzuak kontratu mugagabe bidez eskaini dizkioten langileak, edo azken 6 hilabeteetan aldi baterako kontratuarekin, iraupen zehatzeko edo prestakuntzako kontratuarekin edo erretiroagatiko ordezko erreleboaren kontratuarekin enpresa berean lan egin duten langileak.
• Kontratua egin behar zaio pertsona azken 3 hilabeteetan beste enpresa batean kontratu mugagabea izan eta langabezian gelditu bada. Salbuespen hau ez da aplikatuko kaleratze bidegabea edo kaleratze kolektiboa izan bada.

• Programa honetan onartutako salbuespenetatik kanpo geldituko dira azken 12 hilabeteetan enpresa desagertutzat jo bada aitortutako edo onartutako kaleratze bidegabeengatik edo kaleratze kolektiboengatik. Salbuespen honen kopurua kaleratzeetan etendako kontratuak bestekoa izango da.

B)    LANBIDEren 2.000 €-ko diru-laguntza.

Programa honi loturiko prestakuntza eta ikaskuntzako lan-kontratu bakoitzeko 2.000 €-ko diru-laguntza, enpresaren tutore-lana konpentsatzeko. Ikusi araudia.

HEZIBI DEIALDIA.

HEZIBI DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO ESTEKA.

Diru-laguntza hau jasotzeko bete beharreko BALDINTZAK:

• Kontratu honi loturiko prestakuntza Lanbide Heziketako ikastetxe baimendu batek, lanerako prestakuntza eskaintzeko ikastetxe baimendu batek edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza eskaintzeko eta urteko programazioetan profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza eskaintzen duten erakundeek eskaini beharko dute.
• Enpresa zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea.
• Enpresa edozein zigor edo amortizazio-prozeduratan sartuta badago, ez du diru-laguntza jasotzeko aukerarik izango. Diru-laguntzetan izaera bera izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan ere izaera bereko izapideak hasiak baditu.
• Eskaera egiten duen pertsona edo entitatea ezingo da administrazioak zigortua egon diru-laguntzak eskatzeko, ez administratiboki, ezta penalki ere (aipamen berezia egingo zaio sexu-bazterkeriari loturiko  gizon-emakumeen berdintasunerako Otsailaren 18ko 4/2005 Legeari).
• Ikasleak prestakuntzako lan-kontratuari loturiko zerbitzuak eskainiko dituen enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du.
• Prestakuntzarako lan-kontratua egingo zaion pertsonak Lanbiden lan-bilatzaile gisa izena emanda egon beharko da.

Diru-laguntzaren ORDAINKETA:

• Diru-laguntza onartu ostean, honela ordainduko da:
• Onartutako kopuruaren % 30, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, diru-laguntza onartutakoan.
• Gainerako % 70a hurrengo urtean ordainduko da, lan-kontratua amaitu eta hurrengo hilabetearen buruan. Horretarako  diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazio eta justifikazio osoa biltzen duen MEMORIA aurkeztuko da.
• Kontratuak urtebete baino gehiago irauten duen kasuetan, % 70a hurrengo urtean ordainduko da, kontratuaren lehen urtea iragan denean.

LH DUALean, instruktoreak funtsezko eginkizuna du. Batetik, gaitasun teknikoak eta profesionalak izan behar ditu; eta, bestetik, zeharkako trebetasunak ere izan behar ditu (komunikatzeko gaitasuna, ezagutza modu ulergarrian transmititzeko gaitasuna, motibatzailea izatea, etab.).

Gida honen helburua da bere zeregina modu egokian garatzeko ezagutu beharreko arazo garrantzitsuenei erantzutea. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren laguntza izan dugu.

LH DUALeko instruktorearen gida.

"Enpresek eskatzen dituzten lanpostu kualifikatuei erantzuteko modurik egokiena"

logoak lhduala